XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Alabainan, eztia denac bihotz guziac irabazten bezala ditu eta bere-ganatzen: guziac hari atsegin egiterat ekharriac dire.
Eztia dena bakean bizi da bere buruarekin eta bertzekin; jende coleratsua aldiz maiz eta ardura barnetic kechu da, maiz eta ardura bertzekin gerlan.
Hunec den-gutieneco macurra edo macur itchura aski du asaldatzeco, sumintzeco; den-gutieneco macurra edo macur itchura, etchecoekin, hauzoekin, nor-nahirekin aharran hasteco eta haritzeco.
Bertzeric bailitake bada mundu hau, guziac eztitasunari hobeki jarraic baginite!.
Mundu hunec ascotan, eztitasun escasez, casic ifernuco zilo bat du iduri; eta eztitasunarekin aldiz, eztitasunari esker, zeruco choco bat bezala laiteke.
Guziac orduan egiazco haurride gisa bizi gintazke, elgar maitatuz, elgar lagunduz, gure Aita zerucoaren begi-pean, gure Aita zerucoaren amodioan.
Jincoaren ume! Zorion pare-gabeco hori nahi daucu Jesus Jaunac eman.